Donostiako seminarioko eta Iruñeko seminarioko eta misiolarien seminarioko apaizgai, prestatzaile eta errektoreak Erromara joan ziren Frantzisko Aita Santuarekin topaketa bat izateko. Iruñeko apaizgaien artean dago Andoni Gastaminza Gorriti apaizgai ubertearra. Fernando Prado Donostiako Gotzaina eta Iruñea eta Tuterako artzapezpiku Florencio Rosello lagunduta joan ziren. Aita Santuak, Iruñea eta Tuterako Elizbarruti osoaren izenean sanferminetako zapi bat eta sainduaren irudi bat jaso zituen opari gisa.