Hirugarren mailan, Aralar Mendik Antsoainen jokatu zuen, Gazte Berriaken kontra. Partida ongi hasi zen uharte arakildarrendako, lehen minutuan Jon Iribarrenek gola sartu zuelako. Tamalez, gutxi iraun zuen pozak, Gazte Berriakek zuen guztiarekin erantzun baitzuen, eta ia konturatu gabe 3-1 eman zioten buelta markagailuari. Bigarren zatian Antsoaingoen nagusitasunak jarraitu zuen, eta beste bi gol sartuta, 5-1 gailendu ziren.
Garbayo Chivite Cintruenigo taldea da hirugarren mailako liderra (16 puntu) puntu batera Ribera de Navarra duela (15 puntu). Aralar Mendi zortzigarren da (8 puntu). Azaroaren 23an, 18:00etan, Aralar Mendik sailkapenean bederatzigarren eta arerio zuzena duen Ardoi taldea hartuko du Uharte Arakilgo frontoian.