Itxesi eta Errekabikarte kaleetako lanetarako lehen pausoa

Guaixe 2024ko aza. 28a, 11:13

Errekabitarte kalea. SITNA

Udalak proiektua idazteko dirua bideratu du.

Uharte Arakilgo Udalak Itxesi kaleko ur hornidura sarea berritu nahi du, mikrozementuzko hodia ordezkatzeko. Horrekin batera, Itxesi eta Errekabitarte kaleko sareak banatzeko lanak egin nahi ditu. Aurreikuspenen arabera lanok 413.313,47 euroko (BEZik gabe) inbertsioa eskatuko diote udalari. Horiek finantzatzeko Uharte Arakilgo Udalak Lurralde Kohesiorako Departamentuak Toki Inbertsioen Planeko dirulaguntza izanen du. Lanak nola egin behar diren zehazteko aurretik proiektua idatzi beharra dago, eta udalak horretara 15.730 euro bideratzea erabaki zuen agorrilaren 1eko udal bilkuran.