Hirugarren mailako areto futbol txapelketan Aralar Mendik arerio zuzena duen Ardoi taldea hartu zuen Uharte Arakilgo Larrebieta pilotalekuan. Partida hasi eta berehala Ardoi aurreratu zen, lehen minutuan. Hala ere, Aralar Mendik ez zuen etsi eta partida berdintzen saiatu zen, lehia bizia eta jokaldi lehiatuak sortuz, baina Ardoi izan zen bigarren gola sartu zuena. Lanean jarraitu zuten sakandarrek, baina Ardoik primeran defendatu zuen eta markagailua zerora mantendu zuen. Azkenean, Aralar Mendik 0-2 galduta despeditu zen partida.
Garbayo Chivite Cintruenigo da hirugarren mailako liderra (19 puntu), Gazte Berriak Antsoain taldearen aurretik (18 puntu). Aralar Mendi bederatzigarren da (8 puntu) Asteburuan Aralar Mendik eta 9 punturekin sailkapenean zortzigarren den Universidad de Navarrak jokatu beharreko hamargarren jardunaldia abenduaren 12ra atzeratu dute. Partida OPUS-eko unibertsitatean jokatuko da, 20:30ean, eta bi taldeek sailkapeneko postua dute jokoan.