azken ordukoa

Bigarren mailako errepidea zabalik

Guaixe 2024ko abe. 10a, 11:54

Foruzainak errepidea uholdeengatik mozten Uharte Arakilen. ARTXIBOA

Uholderik ez dago jada.

Uharte Arakilgo iparraldeko zubiaren parean NA-2410 errepidea dagoeneko zabalik dago. Arakil ibaiak gainezka egin zuen igandean 19:00etan eta Nafarroako Gobernuak errepidea trafikorako moztu zuen. Egoerak onera egin duenez, 11:30ean zabaldu dute errepidea. Eta, beraz, errepidea erabilita Amurgingo bidetik baserrietara, Irañetara eta dermioko partzela eta bordetara joateko modua dago orain.