Abenduaren lehen asteburuan hirugarren mailako hamargarren jardunaldia jokatu zen. Aralar Mendik Universidad de Navarra zuen aurkari, baina bi taldeek partida abenduaren 12ra atzeratzea erabaki zuten. Partida 20:30ean jokatuko da, OPUS-eko unibertsitatean.
Hirugarren mailako liderra Gazte Berriak da (21 puntu). Aralar Mendik ez du liga hasiera gozoa izan eta hamargarren da (8 puntu). Universidad de Navarra arerio zuzena du, zortzigarren baita, 9 punturekin.
Abenduaren 14an Aralar Mendik sailkapenean seigarren den Ibararte hartuko du ligako hamaikagarren jardunaldian, Uharte Arakilgo Larrebieta pilotalekuan. Bi partidak irabaziz gero sailkapenean nabarmen egingo luke gora Aralar Mendik. Ea egunotako atsedenaldia ongi etorri zaion.