Uharte Arakilgo Udalak Ardanzarreta, Irestu, Arzeleta eta Berastegi dermioetan dauden bere larreen erabilera eman nahi du eta, horretarako, enkantea deitu du. Larreen aprobetxamenduko enkantea abenduaren 19an, ostegunean, 12:00etan eginen da Uharte Arakilgo udaletxean. Enkantean parte hartu ahalko dute Uharte Arakilen ustiategiak erroldatuak dituzten eta titularrak bizilagun bezala erroldatuak egon ere, nahiz eta urtean bederatzi hilabetez eta etengabe bertan bizi ez.