Areto futbola

Aralar Mendik ezin izan zuen Ibararte mendean hartu

Guaixe 2024ko abe. 18a, 09:57

Hirugarren mailako hamaikagarren jardunaldiak ez zuen Sakanan punturik utzi

Hirugarren mailan Aralar Mendik Ibararte taldea hartu zuen, baina gauzak berehala gaizki jarri zitzaizkion talde uharte arakildarrari, berehala Ibararte aurreratu eta 26. minuturako 0-3 aurretik jarri baitzen. Jon Iribarrenek etxekoen markagailua mustu eta 1-3 gerturatu zen Aralar Mendi, baina ilusioak gutxi iraun zuen, Ibartek laugarrena sartu eta Uharte Arakilgo taldeak 1-4 galdu baitzuen. 

Garbayo Chivite Cintruenigo Taldeak jarraitzen du hirugarren mailako lider (22 puntu). Aralar Mendi hamargarren postura jaitsi da (8 puntu). Txapelketak atseden hartuko du ilbeltzeko lehen asteburura arte. Orduan Aralar Mendik sailkapenean azkena eta arerio zuzena den Burlata Futbol Eskola hartuko du, Uharte Arakilen.