Mendigoizale egunean, FVNA-ren mendeurrenari agur

Guaixe 2024ko abe. 19a, 12:49

2022ko Mendigoizale Eguna. ARTXIBOA

Abenduaren 22an, igandea, mendizaleak Aralarren bilduko dira, euren oroimen egunean. Federacion Vasco Navarra de Aplinismoaren mendeurreneko azken ospakizuna izanen da.

Abenduaren 22an, igandea, Aralarko San Migel santutegian mendizaleen topalekua izanen da, 57. Mendigoizale Egunean. Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioak eta Euskal Herriko Mendi Federazioak antolatu du eguna, eta ekitaldia FVNA mendeurreneko azken ospakizuna izango da. Mendizaleak toki desberdinetetatik abiatuko dira Aralarrera: Uharte Arakil, Lakuntza, Ata, Guardetxea, Baraibar... 11:00etan mendizaleen aldeko meza izango da, eta, ondoren, musikaz lagundutako auzatea izango da.