Behorra trabatuta zegoen

Guaixe 2025ko urt. 7a, 11:49

Basozainak behorra askatzeko lanetan. @Guardas_NA

Desagertuta zegoen behorra, ez aurrera ez atzera gelditu zen.

Abeltzain bat egunak zeramatzan bere behor bat ikusten ez zuela. Mendian zuen, eta elurtuta zegoen. Desagerpenaren berri Nafarroako Gobernuko basozainei eman zien abenduaren 27an. Haiek bilaketari ekin eta baita behorra opatu ere. Erorita zegoen zuhaitz baten adarren artean trabatuta zegoen. Basozainek elurra kendu, adar batzuk moztu eta behorra askatzea lortu zuten.