Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, mediku kontsultategiaren sarrera desfibriladorea jarri du. Udalak gaztigatu duenez, "pertsonen bizitza tresna horren erabilera eta mantentze egokiaren esku egon daiteke", beraz, udalak desfibriladorea "errespetatzeko" deialdia egin du.
Izan ere, makina horiek pertsona bati bihotza gelditzen zaionean erabiltzen dira. Jakina, larrialdi zerbitzuetara ere hots egin behar da. Tratamendu azkar gisa bihotz-biriketako bizkortze egiteko oinarrizkoa maniobrak egin behar dira, eta haiekin batera desfibrilizazioa. Hau da, desfibriladorearen bidez gaixo dagoen pertsonari elektrizitate deskarga bat ematea bihotza bere funtzionamendu egokira bueltatzeko. Desfibriladorea eskura izanda, trebatutako pertsonek bihotzekoa izan duten pertsonen %75en bizitza salbatuko lukete.