Uharte Arakilgo Sargaitz industrialdean ezarri zen joan zen urtean Uhalrod SM enpresa. Berea aluminiozko alanbre-burdina fabrikatzeko eta altzairuzko eta aluminiozko elementuen trefilaketarako eta kablegintzarako instalazio bat da. Nafarroako Gobernuari eskaera egin ondoren Ingurumeneko zuzendari nagusiak Ingurumen baimen integratua eman dio. Horrenbestez, instalazioak eta hango jarduerak ingurumen baimen integratuari buruzko proiektuan eta espediente administratiboaren gainerako agiri osagarrietan aipatzen diren baldintzak bete beharko dituzte.