Areto futbola

Hirugarren mailan urte hasierarekin Kopan murgilduko dira

Guaixe 2025ko urt. 9a, 13:06

Aralar Mendi Kopako bigarren multzoan dago eta Universidad de Navarra du lehen arerio 

Gizonezkoen hirugarren mailako ligak atsedenaldia hartuko du martxoaren 1era arte. Aralar Mendi taldeak Burlata Futbol Eskola hartuko du hamabigarren jardunaldi horretan. Bitartean, Uharte Arakilgo taldea Hirugarren mailako Areto Futbol Kopan murgilduko da. Aralar Mendi bigarren multzoan lehiatuko da, Universidad de Navarra, Kirol Sport eta Betelu Futbol Taldea taldeekin. Ilbeltzaren 11n, 16:30ean Aralar Mendik Universidad de Navarra izango du arerio Iruñean.