Hirugarren mailako areto futbol ligak atsedenaldia egin du eta bitartean Kopan murgilduko dira hirugarren mailako taldeak. Uharte Arakilgo Aralar Mendi bigarren multzoan dago eta primerako hasiera eman dio kopari, lehen jardunaldian 2-10 gailendu baitzitzaion Universidad de Navarrari, Mikel Martiarenak, Jon Iribarrenek (5) eta Eneko Cruzek (4) sartutako golei esker.
Kopako bigarren multzoko lider da Aralar Mendi. Hurrengo jardunaldian Aralar Mendik Beteluren kontra galtzetik datorren Kirol Sport hartuko du ilbeltzaren 18an, 18:00etan, Uharte Arakilen.