Hirugarren mailako kopako bigarren multzoan Aralar Mendik Kirol Sport hartu zuen. Hasieran lehia oso borrokatua izan zen. Kirol Sport aurreratu zen, baina Aimar Igoak bana berdintzea lortu zuen. Hortik aurrera Kirol Sport nabarmendu zen, ia konturatu gabe eta maisuki 1-5 aurretik jartzea lortu baitzuen. Ibai Martiarenak eta Jon Iribarrenek 3-5 gerturatzea lortu zuten, baina ezin izan zuten erremontada gauzatu.
Multzoko bi jardunaldi jokatuta, Betelu Futbol Taldea da liderra (6 puntu) eta Aralar Mendi bigarrena (3 puntu). Hain zuzen ere, ilbeltzaren 25ean, 18:00etan, Aralar Mendik Betelu Futbol Taldea hartuko du Uharte Arakilen.