Hirugarren mailako Kopako bigarren multzoan, hirugarren jardunaldia jokatu zen eta Aralar Mendik Betelu Grupo Wisco liderra hartu zuen Uharte Arakilgo Larrebieta kiroldegian. Liderra hasieratik gailentzen hasi zen, eta ia konturatu gabe 0-3 aurreratu zen. Xabier Cruzek 1-3 hurbildu zuen Aralar Mendi, baina irudipen hutsa izan zen, Betelukoen laugarrena berehala iritsi zelako. Joanes Rekaldek 2-4koa ezarri zuen, baina Beteluk atzera ere aginte makila hartu eta, azkenean, 2-6 irabazi zion Aralar Mendiri.
Kopako bigarren multzoko sailkapenean Betelu Futbol taldeak jarraitzen du lider (9 puntu) eta Aralar Mendi hirugaren da (3 puntu). Laugarren jardunaldian Aralar Mendik eta Betelu Futbol Taldeak itzulerako partida jokatuko dute, ilbeltzaren 31n, 20:30ean Beteluko frontoian.