Hirugarren mailako areto futboleko kopan, bigarren multzoko ligaxkan murgilduta dago Aralar Mendi. Asteburuan laugarren jardunaldia jokatu zen eta Uharte Arakilgo taldeak bigarren garaipena lortu zuen, Betelu Futbol Taldea Grupo Wisco liderrari 5-6 irabazi eta gero. Betelu gailentzen hasi zen, 4-1 aurreratuta egon zen, baina Jon Iribarren, Ibai Martiarenak eta Youssef El Akkarik launa berdindu eta gero, lehia gehiago estutu zen. Betelu 5-4 aurreratu zen, baina Eneko Cruzek hasieran berdintzea, eta gero seigarren eta garaipenaren gola sartzea lortu zuen. Azkenean, 5-6 Aralar Mendirendako, puntu gozoa.
Galdu arren, Beteluk jarraitzen du Kopako bigarren multzoko lider (9 puntu), Kirol Sporten (9 puntu) eta Aralar Mendiren (6 puntu) aurretik. Universidad de Navarra da azkena, punturik gabe. Kopako ligaxkako bosgarren jardunaldian, Aralar Mendik Universidad de Navarra taldea hartuko du otsailaren 8an, larunbata, 18:00etan, Uharte Arakilgo Larrebieta kiroldegian.