areto futbola

Aralar Mendiren hirugarren garaipena Kopako bigarren multzoan

Guaixe 2025eko otsailaren 12a

Uharte Arakilgo taldea hirugarrena da sailkapenean. Seigarren eta azken jardunaldiak erabakiko du guztia

Aralar Mendi futbol taldea hirugarren mailako Kopako bigarren multzoko ligaxkan murgilduta dago. Otsailaren 8an Universidad de Navarra hartu zuen Uharte Arakilgo Larrebieta kiroldegian, eta partida oso borrokatuan 3 puntuak Uharten gelditu ziren, 3-2 gailendu eta gero. Mikel Barberena, Jorge Mariñelarena eta Julen Iribarren izan ziren golegileak. 

Kopako bigarren multzoan bost jardunaldi jokatu dira. Kirol Sport da liderra, lau garaipenekin (12 puntu). Betelu eta Aralar Mendi dira hurrenak, hiruna garaipenekin eta bederatzina punturekin, eta Universidad de Navarrak ixten du sailkapena, punturik gabe. Ligaxkako seigarren jardunaldiak erabakiko du guztia. Otsailaren 15ean, 12:00etan, Aralar Mendik Orkoienen jokatuko du, Kirol Sport liderraren kontra. Universidad de Navarra eta Beteluren arteko partida otsailaren 13an jokatuko da, 20:30ean.