Testamenturik ez dagoenez edo testamentuan izendatutakoek uko egin dietenez, jaraunspen edo herentzia jaso gabearen ordezkariengana jotzea ezinezkoa izan denez, Nafarroako Foru Ogasunak ediktua argitaratu du Nafarroako Aldizkari Ofizialean (otsailaren 19an) eta Uharte Arakilgo udaletxeko iragarki oholean jarri du. Hildakoaren ondorengoak edo haien ordezkariak hilabete dute Iruñeko Karlos III. Etorbideko 4. zenbakiko 6. mailan dagoen bulego kudeatzailera joateko. Hildakoaren heriotza egunean jakinarazi gabe zegoen azken izapidearen berri emanen diote, eta herentziarako eskubidea egiaztatu beharko du.