Areto futbola

Aralar Mendi, atzera ere hirugarren mailako ligan

Guaixe 2025ko ots. 26a, 12:26

Hirugarren mailako kopa atzean utzita, hirugarren mailako liga bueltan da

Hirugarren mailako areto futboleko kopa ia despedituta –Kirol Sportek eta Gazte Berriak-ek final handia jokatuko dute–, bueltan da hirugarren mailako liga. Hamabigarren jardunaldia dago jokoan, eta Aralar Mendi taldeak Burlata Futbol Eskola taldea hartuko du Uharte Arakilgo Larrebieta kiroldegian. Partida martxoaren 1ean jokatuko da, 12:00etan.