Uharte Arakilgo Udalak bi lan emateko deialdia egin du. Aurrena, Itxesi kalean uraren banaketa sareko hodi nagusiaren zati bat berritu nahi du. Zati horrek 40 urte baino gehiago ditu, fibrozementuzkoa da eta ihesak ditu. Egungo araudiarekin bat datorren hodi bat jarri nahi du udalak. Atzeneko lana Itxesi kaleko pisuetako ur beltzak jasotzeko sarea egitea da. Gainera, Itxesin bertan ur beltzen sarera joaten diren euri uren bi sare daude. Horren ondorioz ur araztegira emari handiak iristen dira eta haren funtzionamenduak arazoak sortzen dituzte. Hori eragozteko euri uren eta ur beltzen sareak bereiziko ditu udalak.
Aipatutako lanek 538.313,54 euroko (BEZ barne) aurrekontua dute. Obra bere gain hartzeko interesa duen enpresak martxoaren 12ko 14:00ak arte du bere eskaintza aurkezteko. Aipatutako lanak egiteko lau hilabete izanen dira.