Telekomunikazio transmisorea berritzeko deialdia

Guaixe 2025ko mar. 5a, 11:32

Uharte Arakilgo Itxesia ondoko telekomunikazio transformadorea. aRTXIBOA

Lurreko Telebista Digitaleko difusio ekipamendua aldatuko dute.

Navarra de Servicios y Tecnologías, S.A., Nasertic enpresa publikoak Nafarroako 23 telekomunikazio zentro berritzeko deialdia egin du. Horietako bat Itxesia auzoaren ekialdean dagoen transmisorea da. Estaldura hobetu asmoz, telekomunikazio-zentroetan MPE4 eta MPE5 multiplex digitalak hedatzeko beharrezko ekipamenduaz hornitu eta martxan jarriko dituzte. Gainera, Lurreko Telebista Digitaleko (LTD) difusioko ekipamendua berrituko ditu, RGE1, RGE2, MPE1, MPE2, MPE3 eta MAUT multiplex digitalei dagokiena. Lan horien bidez LTD hedatzeko zerbitzua hobetu nahi da. 

Lanek 1.179.200 euroko (BEZik gabe) aurrekontua du. Haiek egiten interesa duen enpresakk eskaintzak martxoaren 26ko 12:00ak arte aurkez ditzake.