Kable bidezko zerga ordaintzea dagokio

Guaixe 2025ko mar. 7a, 11:46

Uharte Arakilgo ikuspegia industrialdetik. ARTXIBOA

2025ari dagokion kanona da ordaindu beharrekoa.

Ubertearrek urtero kable bidezko telebista zerga ordaindu behar dute. Eta horretarako garaia iritsi dela jakinarazi du Uharte Arakilgo Udalak. Zerga ordaintzeko epea martxoaren 19ra arte dago zabalik. Ordainagiriak helbideratuta dituzten herritarrei martxoaren 10ean kargatuko zaie kontu korrontean zenbatekoa. Ordainagiriak helbideratu gabe dituztenek, berriz, jasotako jakinarazpenetan agertzen diren banku bulegoetako batera joan beharko dute zerga pagatzera. Horretarako, dagokien ordainagiria aurkeztu beharko dute. 

Uharte Arakilgo dermioan dagoen Artxueta mendian telekomunikazio, telebista eta irrati antena ugari badaude ere, Uharte Arakildarrek telebista seinalean etxean kable bidez jasotzen dute. Izan ere, Aralar mendiak antenen seinaleei traba egiten die eta ez die uzten herriraino jaisten. Konponbidea seinalea kable bidez ematea izan zen.