Kopa alde batera utzita, bueltan da hirugarren mailako areto futbol txapelketa. Aralar Mendi taldeak Burlata Futbol Eskola hartu zuen martxoaren 1ean Uharte Arakilen eta uhartearrek hasieratik kontrolatu zuten partida. 7-3 irabazi zuten, Ibai Martiarenak (2), Eneko Cruzek, Jon Iribarrenek (3) eta Youssef El Akkarik sartutako golei esker.
Hirugarren mailako liderra Kirol Sport da (23 puntu), Gazte Berriak taldearekin berdinduta. Aralar Mendi hamargarren da (11 puntu). Martxoaren 7an, ostirala, Aralar Mendik sailkapenean bosgarren den Betelu Futbol Taldea izango du aurkari, 19:30ean, Betelun.