Areto futboleko hirugarren mailako hamahirugarren jardunaldian Betelun jokatu zuen Aralar Mendik, Betelu Futbol Taldea Grupo Wisco taldearen kontra. Bi taldeen arteko partida erritmo handian jokatu zen. 4. minuturako 2-0 aurreratu zen Betelu, baina 16. minuturako bina berdindu zuen Aralar Mendik, Mounir El Akkarik sartutako bi golei esker. Bi taldeek erasoan jarraitu zuten, baina Betelu agintzen hasi zen, eta, azkenean, 6-2 irabazi zuen.
Hirugarren mailako liderra Kirol Sport da (26 puntu). Aralar Mendi hamargarren da (11 puntu). Martxoaren 15ean, larunbata, 18:00etan, Aralar Mendik sailkapenean laugarren den Garbayo Chivite Cintruenigo hartuko du Uharte Arakilgo Larrebieta kiroldegian, 18:00etan.