Haur eskolan izena emateko epea zabalik

Guaixe

Hiru mutiko Erreka kalean. ARTXIBOA

Udaletxean egin behar da aurrematrikula.

Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, Pausoka haur eskolan aurrematrikula egiteko epea martxoaren 24tik apirilaren 4ra izanen da. Udal zerbitzu hori 0 eta 3 urte bitarteko umeendako da, euskaraz. Aurrematrikula egin nahi dutenek udaletxetik pasa beharko dute astegunetan bulego ordutegian.