Itxesi-Errekabitarte lanek 560.000 euroko aurrekontua izanen dute

Guaixe 2025ko mar. 24a, 11:26

Uharte Arakilgo Itxesia auzoa.

Udalak aurrekontu aldaketa onartu du.

Itxesi kalean ura banatzeko hoditeria eta Itxesi eta Errekabitarte kalean sare bereizlea jartzeko lanak egin nahi ditu Uharte Arakilgo Udalak. Lan horiek egin ahal izateko aurrekontu aldaketa bidez bere diru kontuetan 559.846,08 euroko kreditua sortu du udalak. Haren bidez obrako gastuak ordainduko ditu. Lanak finantzatzeko diruzaintzako gerakineko 359.846,08 euro eta Lurralde Kohesiorako Departamentuak Toki Inbertsioen Planeko 200.000 euroko dirulaguntza ditu udalak.