Hirugarren mailako hamalaugarren jardunaldian Aralar Mendik Garbayo Chivite Cintruenigo taldea hartu zuen martxoaren 15ean Uharte Arakilen. Bi taldeek lehia bizia izan zuten.Patroi berbera errepikatu zen: Cintruenigo hiru aldiz aurreratu zen, baina rreratu zen, baina hiruretan berdindu zuen Aralar Mendik, Eneko Cruz (2) eta Jon Arenazari esker. Partida hirunako berdinketarekin despedituko zela zirudienean, azken unean Cintruenigok laugarren gola sartu zuen eta Aralar Mendi jota utzi zuen.
Kirol Sport da hirugarren mailako ligako buru (26 puntu) eta Aralar Mendi hamargarren da (11 puntu). Hamabosgarren jardunaldian Aralar Mendik Ablitas Femenino taldearen kontra jokatzekoa zen, baina taldeak ligatik erretiratzea erabaki duenez, atseden jardunaldia du.