Mendia

Mendi campusa prestatu dute Uharte Arakilen

Guaixe 2025ko mar. 25a, 10:12

Aste Santu ondorengo pazko astean izango da, apirilaren 22tik 25era. Izena ematea zabalik dago

Udaberriko oporretako goizetan neska-mutilekin zer egin, hori izaten da familia askoren kezka. Sakanako Mankomunitateko kirol zerbitzuak eta Uharte Arakilgo Udalak, Naturkiderekin batera, eskaintza berria ekarri dute: Uharte Arakil Mendi Campusa. 

Apirilaren 22tik 25era gaztetxoei zenbait jarduera eskainiko zaizkie: mendiko ibilbideak, eskalada, orientazioa eta ginkana eta “Konkis probak”, ETBko telesaileko probetan oinarritatutakoak. Ekimena 8 eta 16 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta izena ematea zabalik dago apirilaren 11ra arte. Mank-etik azaldu dutenez, gehienez 40 leku daude, eta, hortaz, beharrezkoa bada zozketa egingo da tokia emateko.