Txirrindularitza

Igor Arrieta, Settimana Coppi e Bartalin

Guaixe 2025ko mar. 27a, 08:34

Igor Arrieta, helmugaratzen. UAE EMIRATES

Italiako bost etapako lasterketan murgilduta dago UAE Emirates taldeko uhartearra, eta sailkapen orokorreko Top20an dago

Igor Arrieta (UAE Emirates) taldeko txirrindulariaren aurtengo erronka nagusia Italiako Giroa da, eta hura prestatzeko Settimana Internazionale Coppi e Bartali Italiako bost etapako lasterketan ari da parte hartzen. Martxoaren 26an bigarren etapa jokatu zen, Paul Double britainiarrak esprintean irabazi zuena (4:18:23). Igor Arrieta Top20an sartu zen, hemezortzigarren, 13 segundora. 

Sailkapen orokorrean ere Paul Double dago buruan, 4 segundora Jardo Widar (Lotto) eta 6 segundora Diego Ulissi (Astana) dituela. Igor Arrieta hemeretzigarren postuan dago, 23 segundora. 

Martxoaren 27an hirugarren etapa jokatuko da, Riccione eta Cesena artean (141,4 km).