Txirrindularitza

Igor Arrieta, hirugarren Settimana Coppi e Bartalin

Guaixe 2025eko martxoaren 31

Igor Arrita, podiumean. UAE EMIRATES

Ben Tulett (Visma) garailetik 23 segundora sailkatu zen uharte arakildarra, meritu handiz

Igor Arrietak podiumean bukatu zuen Italiako 40. Settimana Coppi e Bartali proba. Bost etapako lasterketa Ben Tulettek (Visma) irabazi zuen, Mark Donovani(Q36.5) 18 segundo eta Igor Arrietari (UAE Emirates) 23 segundo aterata. Arrieta bigarren sailkatu zen lasterketako laugarren etapan, eta hor lortu zuen sailkapeneko hirugarren postua, bere taldekide Javy Vinek irabazitako bosgarren eta azken etapan mantendu zuena. 

Indurain eta Itzulirako gogotsu
Settimana Coppi e Bartaliko hirugarren postua orain arte Arrietak lortutako posturik onena da. 22 urteko gazteak, gainera, txirrindulari gazte onenaren maillot txuria lortu zuen. Arrietak apirilaren 5ean Miguel Indurain Sari Nagusian parte hartuko du, eta segidan Euskal Herriko Itzulian. “Aste ona talde izugarriarekin! Zorioanak Javy Vine bi garaipenengatik! Hurrengo asteko etxeko lasterketetarako prest!” idatzi du bere Sare Sozialetan.