Hirugarren mailan hamaseigarren jardunaldia jokatu zen eta Aralar Mendik lidergoagatik borrokan zegoen Kirol Sport taldea hartu zuen. Orkoienekoak ongi hasi ziren, 0-3 aurreratu baitziren, garaipena lehenbailehen itxi nahian. Mikel Barberenak 1-3 hurbildu zuen Aralar Mendi, baina pozak gutxi iraun zuen Kirol Sportek laugarrena sartu zuelako. Mikel Barberenak Aralar Mendiren bigarren gola sartu zuen eta markagailua ez zen gehiago mugitu. 2-4 galdu zuten uhartearrek.
Kirol Sport da liderra (29 puntu), Garbayo Chivite Cintruenigo bigarrenarekin puntutara berdinduta. Aralar Mendi hamargarren da (11 puntu). Apirilaren 5ean Aralar Mendik Tuteran jokatuko du, 16:00etan, sailkapenean laugarren den Ribera de Navarraren kontra.