Atletismoa

Maite Beregañak Etxauriko Krosa irabazi du, bigarrenez

Guaixe 2025eko apirilaren 8a

Maite Beregaña, helmugara heltzen. PATXI CASCANTE

Korrikalari uhartearra erraz gailendu zen. Ia 3 minutu atera zizkion Aurkene Aroca bigarrenari

Martxoaren 30ean 44. Etxauriko Krosa jokatu zen, Etxauritik abiatuta portua igo eta Etxauriko Gainan edo begiratokian despeditzen den 7 km eta 433 m desnibeleko proba labur baino esplosiboa. Korrikalariek %6,6 graduko aldapa konstanteari egin behar diote aurre, eta proba gogorra da, Nafarroako lasterketen egutegian beteranoa eta preziatua. 

Victor Bernedo iruindarra (27:49) eta Maite Beregaña uharte arakildarra (35:44) izan ziren 167 korrikalariren artean txapeldun handiak. Ivan Sobredo 'Triki' altsasuarrak lan ederra egin zuen baita ere. Top10ean sailkatu zen, zortzigarren (29:47). Jose Antonio Salgado beterano altsasuarra 114. sailkatu zen (43:47) eta Iñigo Orella 120. (45:40). 

Beregañak bigarrenez irabazi du Etxaurin. Normalean mendi lasterketetetan aritzen da, baina Etxaurin aritzea oso gustuko du. "Dena" eman zuela eta "neka barratuta" iritsi zela aitortu zuen.