Ubertearrek apirilaren 30era arteko epea dute udaletxean etxeko surako egur epaia eskatzeko. Hala jakinarazi du udalak. Egur epaia eskuratu nahi duenak, lehenik, udaletxean izena eman behar du eta, horrekin batera 40 euro ordaindu. Garagarzaroan zozketa publiko bidez esleituko dira epaiak. Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, epaitzak biltzeko epea garilaren 1etatik azaroaren 1era bitarte izanen da. Bilketa, baliabide propioen bidez edo kanpoko enpresaren bidez egin daiteke, eta informazio hori izena emateko momentuan jakinarazi beharko da.