Abeltzainendako deialdia egin du Uharte Arakilgo Udalak

Guaixe 2025ko api. 7a, 11:25

Ubertearra moztutako belarra biltzen. ARTXIBOA

Nekazaritzako Politika Bateratura eskaerak aurkezteko epea aste honetan despedituko da.

Nekazaritzako Politika Bateratuko (NPB) laguntzak aurten eskatu nahi duten abeltzain ubertearrek udaletxean eskaera aurkeztu beharko dute. Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, eskaera aurkezteko honako dokumentazioa aurkeztu behar dute abeltzainek: Ustiapen Liburua, 2025eko urtarrilaren 1eko datarekin; ATP tituluaren akreditazioa eta artzaintza modu erreal eta eraginkorrean egiten dela egiaztatzen duten agiriak. Dokumentazioa aurkezteko epea apirilaren 11ra arte dago zabalik.