Manfisak lantegia handituko du

Guaixe 2025ko api. 10a, 11:35

Handituko den lantegia. ARTXIBOA

Gobernuaren oniritzia jaso du.

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak baimena eman dio Manfisa Wire SM enpresari bere Uharte Arakilgo lantegia handitzeko. Hasiera batean lehenengo eraikina handitzea aurreikusita zuen, baina proiektu horri uko egin eta bigarren erakinean trefilaketarako eta kablegintzarako eremuak handituko ditu. Ondorioz, azalera eraiki osoa 620 m² handituko da, baimendutakoarekin alderatuta. Lantegiaren azalera handitzearekin batera, instalazioaren ingurumen baimen integratuaren testua aldatzea, eman berri den ebazpenaren eranskinean zehaztutako aldaketak sartuz.