Uharte Arakilgo Aralar Mendik Ribera de Navarra izan zuen aurkari hirugarren mailako hamazazpigarren jardunaldian Tuteran. Ribera de Navarrak goitik behera kontrolatu zuen partida eta gutxika baina pausorik galdu gabe bost gol sartu zituen bata bestearen atzetik, Aralar Mendi mendean hartuz. Ibai Martiarenak 5-1ekoa sartu zuen, baina Ribera de Navarra ez zen erlaxatu eta seigarrena sartu zuen segidan. Ibai Martiarenak partida bukatzear zela bigarren gola sartu zuen eta 6-2 galduta itzuli ziren sakandarrak Tuteratik.
Kirol Sport da hirugarren mailako liderra (32 puntu), Betelu Futbol Taldea Grupo Wisco-ren aurretik (29 puntu). Aralar Mendi hamargarren da (11 puntu). Apirilaren 13an, igandea, 12:00etan sailkapenean zortzigarren den San Juan izango du arerio Aralar Mendik, Iruñeko San Juan pabilioian.