Garai "aztoratu" hauetan San Migel "argia" dela esan du.
1. Noiz iritsi zinen lehenengo aldiz Aralarko santutegira?
Ez dut gogoan! 26 urte daramatzat Iruñean bizitzen, eta naiz gogoratzen zein izan zen lehenengo aldia etorri nintzela. Duela urte asko.
2. Eta lanean zenbat daramazu?
Irailetik. Hasi nintzen santutegia zaintzen lankideak, Pedrok, laneko baja hartu behar izan zuelako. Aurreko hilabetean On Alfonso kapiraua ezagutu nuen, talde pastoralarekin eta aurreko kapiraua zen On Mikel Gartziandia orain Palentziako obispoa denarekin bilera bat izan genuelako: San Migeli eskainitako beste santutegieekin eta Donejakue bidearekin peregranazio eta ebangelizazio proiektu baterako bildu ginen. Zenbat aste geroago deitu zidatene sateko pertsona bat behar zutelako, hasiera batean, sei asterako. Sei aste sei hilabete bihurtu dira. Pedro ongi dago, hemen dago ere, baina martxan jartzen ari direin proiektuek jende gehiago eskatzen dute. Talde bat osatzen ari dira.
3. Eta talde horretan zu sartzen zara.
Bai. Jainkoak nahi badu, bai; eta oso pozik.
4. Zein da zure lana?
Egunaren arabera. Ofizialki atezaina naiz, baina gauza gehiago egiten ditut: bisitariak dendan atenditzen ditut, bisita gidatuak egiten ditut, garbitzen dut, antolatu... Denetarik, behar dena.
5. Nolakoak dira bisitak? Zerbait ikasi duzu?
Unibertsitatean nengoenean duela urte asko-asko, humanidadeak ikasi nuen, filosofia eta teologia bereziki. Bigarren hezkuntzako irakaslea izan naiz, bai Estatu Batuetan bai hemen. Historia eta teologia gustatzen zaizkit, orduan gaiari buruz informatu naiz. San Migel goiangeruari buruz eta harekiko debozioari buruz azkar ikasten da. Hemen badira boluntario asko oso onak direnak eta haiei esker ere asko ikasi dut. Bisitak gaztelaniaz egiten ditut, eta baten bat ingelesez. Zoritxarrez ezin ditut euskaraz egin; pixkanaka zerbait ikasten ari naiz.
6. San Miglene irudiak santutegia utzikodu. Lagunduko duzu?
Ez didate eskatu aingeruarekin joatea. Etorkizun batean aukera izan daiteke, eta ez litzaidake inporta hain maitatua den erritu honetan parte hartzea. Baina konfradiaren jendea badago, eta duela urte asko egiten dute.
7. Noizbait ikusi duzu?
Bai. Toki desberdinetan ikusi dut: Irabia ikastetxean lan egiten nuenean etorri zen, San Gregorio kaletik eramaten zutenean edo San Nikolas elizan. Martxan da dagoeneko; normalean apirilaren 20an izan ohi da, baina aste santua berandu denez, duela pare bat aste jaitsi zuten. Aste santuko elizkizunetan hemen egongo da.
8. Proiektu asko dituzue eskuartean, tartean bat oso berezia: ate berriak.
Ate berriaren poriektua ekainean dator. Pasaiako Albaola fundazioa XVII. baleontzi bat egiten ari dira garaiko teknikak eta abar erabiltzen. Jakin zutenean ateak erre zituztelal Mikel eta Alfonso kapirauekin harremanetan jarri ziren ate berriak egiteko. Beraiek bakarrik esan zuten ateak egingo zituztela. Hemengo haritzak hartu zituzten eta ate berriak egingo dituzte. Ekainaren 15ean, Trinitatearen egunean, ekarriko dituzte idiz tiratutako gurdi batekin. Festa oso handia izango da; oso polita. Dokumental txiki bat egiten ari gara San Migel promozionatzeko ere. Erretako ateekin erre gabeko egurrarekin San Migel irudi txiki bat egingo dute eta itsasontzian eramango dute.
9. Trinitate ermita zaharberritzeko proiektua ere martxan dago, ezta?
Mezenazgo programa bat dugu eta jendeak ahal duena eman dezake ermitaren konponketak egiteko. Bizun bidez egin daiteke: 10897 telefonoan, eta errenta aitorpenean laguntza izan ditzakete. Proiektu berrien artean mendizaleendako eta gazteendako ostatua berritzea dago ere. Epe luzerako poriektuak dira, baina ari gara. Tartean Renoko Unibertsitatearen sinposio bat eginen dute hemen.
10. Eta aldaketa asko izan dira ere.
Ni etorri nintzenean dena martxan zegoen. Orduan, joaten naiz pixkanaka enteratzen. Hemen daudenak sartuago daude. Laguntza eskatzen didaten tokietan nago ni. Baina aldaketak nabaritzen dira. Nahi dugu San Migel bizitza handiko toki bat izatea. On Mikelek, On Alfonsok eta beheko apaizek ere On Javierrek eta On Jose Antoniok bizitza espiritularen puntu garrantzitsua izatea nahi dute.
11. Zer da San Migel zuretzat?
Beti ez dut esango, baina aspaldi hasi nintzen katoliko sinesdn bezala San Migel goiangeruaren debozioarekin. Garai oso mugituetan bizi gara: pandemia, gerrak... Orduan ariga izan behar gara, eta niretako San Migel argi hori da. Lurralde honek oso ongi hartu nau, eta San Migel zonalderako erreferente bat da. Hemen Jainkoarekin edonon aurkitzen zara: natura, mendizerra izugarri polita... Denbora daukat ikasteko, meditatzeko eta, batez ere eta bereziki, otoitz egiteko. Niretako oso garrantzitsua da San Migel.