Baso lanak eginen dituen langabetua kontratatuko dute Uharten

Guaixe 2025eko apirilaren 15a

Uharte Arakilgo udaletxea. ARTXIBOA

Bost hilabete eta erdirako kontratua izanen da.

Uharte Arakilgo Udalak langabetu bat kontratatu nahi du baso lanak egiteko. Deialdian interesa duenak Nafarroako Enplegu Zerbitzuak Altsasun duen bulegoan eman behar du izena, apirilaren 23ko 12:00ak baino lehen. Lanpostua eskuratzen duenak E mailako peoi plaza beteko du. Foru administrazioaren zerbitzuko lan-kontratuko langileen hitzarmen kolektiboan ezarritako soldata izanen du, E mailari dagokiona,  % 15eko osagarriarekin. Astegunetan lanaldi osoan lan eginen du, 07:00etatik 14:30era. Hautatutako pertsona maiatzaren 2an hasiko litzateke lanean eta kontratua lastailaren 15ean bukatuko luke. Deialdiari buruzko informazio gehiago uhartearakil.eus webgunean dago.