Areto futbola

Aralar Mendi, burua altxa ezinik

Guaixe 2025eko apirilaren 30a

Hirugarren mailako Uharte Arakilgo taldeak ezin izan zuen Gazte Berriak mendean hartu

Hirugarren mailako hemeretzigarren jardunaldian, Aralar Mendik Gazte Berriak taldea hartu zuen apirilaren 26an Uharte Arakilgo Larrebieta kiroldegian. Gazte Berriak 5. minutuan aurreratu zen, baina hortik aurrera bi taldeek lehia estua izan zuten. 33. minutuan bigarrena sartu zuen Gazte Berriakek, eta min handia egin zion Aralar Mendiri. 39. minutuan sartutako hirugarren golak partida erabakita utzi zuen. 0-3 gailendu zen Antsoaingo taldea. 

Betelu Futbol Taldea Grupo Wisco da hirugarren mailako liderra (35 puntu), Kirol Sportekin puntutara berdinduta. Aralar Mendi hamargarren da (11 puntu). Hirugarren mailako hogeigarren jardunaldia jokatuko da asteburuan. Maiatzaren 3an, larunbata, Aralar Mendik Zizurren jokatuko du, Ardoiren kontra, 15:30ean.