Aralarko aingerua herriz-herri

Guaixe 2025eko apirilaren 29a

Lakuntzan izan zen Aralarko aingeruaren irudia martxoaren 23an. @ESantazilia

Aurten ere 340 herritatik pasako da. 

Arruazu eta Lakuntza bisitatu zituen Aralarko aingeruaren irudiak martxoaren 23an, igandearekin. Bere herriz herriko jardunean urtero egiten duen lehendabiziko irteerak izaten da. Ondoren Lizarraldean eta Iruñerrian izan da. Baina Pazko Igandearekin abiatzen du bere ibilbide handia. 

Apirilaren 20an 50 bat pertsona izan ziren Aralarko santutegian elkartu zirenak. Mariano Zubiriak aingeruaren irudia euskarri gainean zuela, Jose Mari Ustarrozek eusten zion Aralarko santutegiko gurutzea agurtu zuen santutegiaren atean. Agur hori santutegiaren mugan egiten da, baina eguraldiagatik ate ondoan egin zuten. Ondoren Zubiriak aingeruaren irudia motxilan sartu eta Baraibarrerako bideari ekin zion 16:30ean, makina bat pertsona lagunduta. 11 kilometroko bidea laino eta euripean egin zuten. Zubiria, Lekunberrin bizi den urdindarra, 1992az geroztik ari da lanbide horretan.