Lanekoren ingurumen baimen bateratuaren aldaketa onartuta

Guaixe 2025eko maiatzaren 2a

Laneko enpresaren ikuspegia. ARTXIBOA

Sortzen dituen bi hondakin kudeatzeko egin da aldaketa.

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak Industrias Laneko SAL enpresari bere ingurumen baimen bateratuan aldaketak egitea onartu dio. Torlojuak fabrikatzen dituen eta erdiatoiak muntatzen dituen instalazioan sortzen diren hondakinen zerrenda eguneratu nahi izan du enpresak aldaketa horrekin. Aurretik dauden hondakinen zerrendari beste bi gehitu dizkio orain: burdin metalen karraka hautsa eta txirbila eta kable hondakinak.