Areto futbola

Aralar Mendik jipoi gogorra jaso zuen Zizurren

Guaixe 2025eko maiatzaren 8a

Aralar Mendik jipoi gogorra jaso zuen Zizurren

Hirugarren mailan, aurtengoa denboraldi gogorra izaten ari da Aralar Mendirendako. Ligako 20. jardunaldian uhartearrek Zizurren jokatu zuten, Ardoi taldearen kontra. Nor baino nor hasi zen lehia, baina gutxika Ardoik partidaren kontrola hartu zuen, eta Aralar Mendiren atea zulatzen hasi zen, eta, azkenean, Ardoik 6-0 hartu zuen mendean Aralar Mendi. Jipoi ederra jaso zuten uhartearrek. 

Betelu Futbol Taldea Grupo Wiscok jarraitzen du hirugarren mailako lider (38 puntu), eta Kirol Sport bigarrenak puntu berberak ditu. Aralar Mendi hamargarren da (11 puntu). Bi jardunaldi geratzen dira liga despeditzeko. Maiatzaren 10ean, larunbata, 17:30ean, Aralar Mendik Universidad de Navarra hartuko du Larrebieta pilotalekuan.