Txirrindularitza

Igor Arrietaren lehen pedalkadak Giroan

Guaixe 2025eko maiatzaren 12a

Igor Arrieta, Albaniako lehenengo etapetan. UAE EMIRATES

Albanian hasi zen denboraldiko lehen itzuli handia, eta Italian segituko du

Maiatzaren 9an hasi zen Giroa, Albanian. Bertan eman ditu lehen egunak Igor Arrietak. Hiru etapa jokatuta, Mads Pedersen (Lidl-Trek) da liderra (7:42:10), Primoz Rroglic (Red Bull-Bora) 9 segundora eta Mathias Vacek (Lidl-Trek) 14 segundora duela. Juan Ayuso (UAE Emirates) bosgarren da, 25 segundora, eta berarendako eta sailkapenean hamahirugarren den Adam Yatesendako (UAE Emirates) ari da lanean Igor Arrieta (UAE Emirates). Uharte arakildarra 65. postuan dago sailkapen orokorrean, 4:27ra. 

Gaur atsedenaldia du Giroak, tropelak Italiako bidea hartuko duelako. Bihar Italian segituko du probak, Alberobello eta Lecce arteko 189 km-ko etaparekin. Etapa laua da, esprinterrendako aproposa.