Uharten festak prestatzen hasi dira

Guaixe 2025eko maiatzaren 13a

Joan zen urteko festetan zapia jaso zutenen talde argazkia. ARTXIBOA

2024an jaiotako umeek zapia jasotzeko, izen ematea zabalik dago.

Ohikoa denez, San Joan festetan Uharte Arakilgo Udalak joan zen urtean jaiotako ubertearrei herriko ttattarra oparituko die. Horretarako propio ekitaldi xume bat eginen du. Bere seme-alabak zapia jasotzea nahi duenak aldez aurretik udaletxean izena eman beharko du. Horretarako epea maiatzaren 16an, ostiralean, despedituko da.