Haurrendako udako aisialdi programan izena emateko epea zabalik dago

Guaixe 2025eko maiatzaren 15a

Haur taldea Errekabitarte kalean. ARTXIBOA

Garila guztia hartuko du.

Uharte Arakilgo Udalak Udan Euskaraz, oporretako euskararen arnasgunea eskaintza prestatu du. Garilaren 1etik 31ra izanen da eta 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Udalak jakinarazi du aurretiko izen ematea zabalik dagoela maiatzaren 20ra arte. Hala egin nahi duenak 635 601 591 telefono zenbakira mezua bidal dezake.