Herri lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan jasotakoari jarraituz, Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi du Atako eta Okubeko larre hesituak maiatzaren 9an ireki zirela. Azienda han larratzea nahi duten abeltzainek eskaera aurkeztu beharko dute udaletxean. Eskabidearekin batera, ganaduzaleek jakinarazi beharko dute zenbat buru sartu behar dituzten larrean eta haien saneamendu egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte. Horretarako epea hilaren 16an, ostiralean, despedituko da.