Areto futbola

Aralar Mendi, poztasun pixka bat

Guaixe 2025eko maiatzaren 14a

Uharte Arakilgo taldeak garaipen sendoa lortu zuen Universidad de Navarraren kontra

Areto futboleko hirugarren mailan Aralar Mendik Universidad de Navarra hartu zuen Uharte Arakilgo frontoian. Azken jardunaldietan galdu eta gero, Aralar Mendik buelta eman eta garaipen ederra ospatu zuen, 7-3 hartu baitzuen mendean OPUS-eko taldea Ibai Martiarenak, Jon Iribarrenek (2), Mounir El Akkarik (3) eta Julen Iribarrenek sartutako golekin. 

Betelu Futbol taldea da hirugarren mailako liderra (41 puntu) Kirol Sport taldearekin puntutara berdinduta. Aralar Mendi hamargarren da (14 puntu). Asteburuan ligako azken jardunaldia jokatuko da, 22. jardunaldia. Aralar Mendik Zubirin jokatuko du maiatzaren 16an, ostirala, 20:00etan, zazpigarren den Ibararte taldearen kontra.