Erroman izanen den jubileurako bidean, San Migeli eskainitako Europako hainbat monasteriotan gazte fededunen erromesaldiak egiten ari dira maiatzean. Aralarko santutegian larunbatean egin zen eta 60 gazte nafar inguruk parte hartu zuten. Guztiei Zamartzen egin zieten harrera eta handik Aralarko santutegira igo ziren. Behin han zeudela, eraikina bisitatu eta bilerak izan zituzten. Ondoren Florencio Rosello artzapezpikuak meza eman zuen.
Hirurogei gazte nafar inguruk Zamartzetik Aralarko San Migelera egin zuten erromesaldia larunbat honetan, Europa osoko San Migelgo beste santutegi batzuetan egiten ari diren erromesaldiekin bat eginez. Artzapezpikua, monsinore Florencio Rosello, izan zen mezako buru. Majo bazkaldu ondoren aisialdirako aukera izan zuten gazteek. Eta arratsaldean santutegian bertan elkarri agur esan zioten erromes gazteek.