Hirugarren mailako 2024/2025 denboraldia ez da batere erraza izan Aralar Mendirendako. Bolada txarra izan zuten uhartearrek, baina azken bi jardunaldietan joerari buelta eman, eta bi garaipenekin itxi du liga. Azken jardunaldian, 22.ean, Ibararte taldeari 3-4 irabazi zion Aralar Mendik, Mikel Martiarenak 0-3 aurreratu zuen Aralar Mendi, baina Ibarartek hiruna berdindu zuen. Zorionez, Eneko Cruzek Aralar Mendiren laugarrena sartu zuen eta sakandarrek hiru puntuak ekarri zituzten etxera, liga zapore onarekin bukatuz.
Kirol Sportek irabazi du areto futboleko hirugarren mailako liga (44 puntu). Aralar Mendi hamargarren sailkatu da (17 puntu). Orain, merezitako atsedenaren txanda da.